XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRATSECO OTHOITZA

Aitaren +, eta Semearen, eta Izpiritu-Sainduaren icenean.

Halabiz.

JAINCO guciz botheretsua eta eternala, huna non naicen zure aitcinean belhaunico.

Adoratzen zaitut gauza gucien Creatzale eta Nausi soberanoa bezala.

Eskerrac deraitzut, Jauna, zure ongi-egin gucientzat, eta bereciki egun huntan egin daitazunentzat.

Ah! Jauna, zure ontasun izarigabecoari ihardetsi dut, zure contra bekhatu eginez!.

Ikhus ditzagun hemen egun huntan egin dituzkegun bekhatuac, bai Jaincoaren, bai lagunaren, bai gure buruaren contra; geldi gaiten bereciki maicenic egiten ditugun hutsetan.

Contricionezco Acta.

Ene Jaincoa, handizki damu dut zu ofentsaturic, ceren guciz ona zaren, eta ceren bekhatua hastio duzun.

Barkha zadazu Jesu-Cristoren merecimenduen berthutez; hartcen dut chede cin bat, zure graciarekin batean, zu gehiago ez ofentsatceco eta penitentcia egiteco.